martes, 25 de noviembre de 2014

SARRERA



Izar Azkoaga, Andrea Lusarreta, Josune Odriozola eta Alba Zunzarren gara, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zientzietako graduko 1.mailako ikasleak.

Blog bat sortu dugu "Gure pilota" Etxarriko pilota elkartearen inguruan.

Argitu egin behar dugu, elkartean mutilak zein neskak aritzen direla. Baina,gu nesken pelota elkartean oinarritu gara.

ERREFERENTZIAK:

Arratsalde pasa Etxarri Aranatzera joan ginen, bertan Miguel Aristorenarekin hitzordua baikenuen. Miguel Aristorena nesken palako entrenatzaile eta juntaren kide da, elkarte hau aurrera ateratzea bultzatu duena; hots, sustatzaile nagusia.

Lehen esan bezala, mutilak ere badaude. Hauen entrenatzaile eta arduraduna Aitor Zubieta pilotari profesionala da.

Blog-ari estruktura hobea emateko, http://www.pilotarianaun.net/ -tik lortu ditugu zenbait baliabide.

Blog-an murgildu baino lehen eskerrak eman nahi dizkiogu Miguel Aristorena eta elkarteko kide guztiei eskeinitako arreta eta tratu onarengatik. MILA ESKER!

Hau guztia esanda, blog-ari hasiera emateko bideo polit bat jarri dizuegu, nesken palaren berri zer edo zer gehiago jakiteko. Ikusi nahi baduzue! Gozatu!

Hona hemen bideoaren link-a:

28:20 minututik aurrera.

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/euskal-herria-zuzenean--2014-2015/3810621935001/3879145409001/06-nov-14/

13 comentarios:

  1. Ebaluazioarekin hasteko, esan behar dut blog honetan, argi dagoela erabili izan dituztela informazio iturri ezberdinak, argazkiak, bideoak, etab hainbat azpi-erlaitzetan banaturik.
    Bestetik, uste dut aurkezpena oso argia izan dela, informazioa oso ondo ordenatuta dago, puntuka azaltzen baitute elkartearen atal bakoitza (historia, etorkizuna, metodologia, instalazioak …).
    IKTren tesnak erabili dutela argi dago. Izan ere, blogean zehar ikus ditzakegu beraiek egindako hainbat argazki. Gainera, elkarrizketak ere egin dituzte, horrek ere gehigarri oso ona baita.
    Kolaboraziozko lana izan dela seguru nago, hala ere argazkiren batean taldekide guztiak agertzea hobeto izango litzatekeela aipatuko nuke.
    Blogaren edukia aztertuz lehenago esan dudan moduan, oso interesgarria iruditu zait aurkeztutako edukia batez ere irakurlearen ulerpena errazten dutelako eta, gainera, idatzia erakargarria eta argia da, ortografia akatsik gabea.
    Beraz esan behar dut lan hau oso ona dela. Zorioak zuen lanagatik!
    Nire kalifikazioa: 8,5
    David López de Letona Garriz (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako euskarazko taldeko ikaslea).

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio irizpide nagusien inguruan: informazio iturriei dagokienez bi darabiltzate: elkarrizketa bat eta blogaren diseinuaren inguruko web orri bat. Garatutako edukiak galderei erantzuten die eta nahikoa azalpen ematen ditu. Hiru IKT edo gehiago darabiltzate, bloga ordenatuta dago, talde lana egin del nabari da baina akats ortografiko batzuk dituzte
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan jokamoldeen egitura gehiago zehaztu behar dutela pentsatzen dut ( joko mota, duelu mota etab…) baina instalazioak eta materiala nahiko ondo deskribatu dute.
    Aipatutako irizpideak kontuan hartuta nire ustetan blog honek 10etik 8,5eko nota merezi du.

    ResponderEliminar
  3. IRIZPIDE NAGUSIAK
    Informazio-iturriak: Modu askotariko informazio iturriak, bikain.
    Aurkezpenaren argitasuna: Galderari osotasunean erantzuten diona eta ongi antolatua, bikain.
    IKT- tresnen erabilera: Argazkien erabilera egokia, bideoen link eta guzti, oso ongi.
    Blogaren diseinua: Erabilerraza eta erakargarria, bikain.
    Kolaborazio lana: Kolaborazioa ebidentzian argiago utzi behar lukete argazkiren bat edo bideoren bat tarteko, nahiko ongi.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Euskararen erabilera egokia, bikain.
    IRIZPIDE ZEHATZAK
    Jokamoldearen egitura zehaztu: Modalitateak zehazten dituzte, bikain.
    Joko ekintza deskribatu: Ez da zehaztu espezialitatearen jokatzeko modua.
    Joko-testuingurua deskribatzen du: Adin eta generoa adierazita, pilotalekua ere txapelketen gisan zehazturik, bikain.
    AMAIERAKO NOTA: 8.5
    Julen Iparragirre (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. 1 Ebaluazio irizpideak
    Hiru informazio iturri baino gehiago erabili dituzte.( elkarrizketa, beste blogak, bideoak…)
    Edukietan dagoen informazioaz aparte, esteken eta argazkien bidez informazioa gaineratu dute.
    Bideoak eta argazkiak beraienak diren ez da adierazten, ikt-ak ongi erabili dituzte. Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira.
    Talde lana egin dutelaren ebidentzia idatziak daude soilik.
    2. irizpide zehatzak
    Kokapena idatziz eta google maps-en bidez adierazi dute.
    Historia-ren atal interesgarria egin dute.
    Inguruko ikastetxerik ez dute aipatu.
    Instalazioei buruzko informazioa ematen digute eta ordutegi taula baten bitartez noiz jokatzen den azaldu dute. Hala ere, ez dute lantzen diren modalitatei buruz informazio handirik eman.
    Giza baliabideak ez dituzte aipatu.
    Erabiltzen dituzten materialak nolakoak diren esaten dute, baina ez dute kantitaterik aipatu.
    Helburu nagusiak oso ongi zehaztuak daude, “Etorkizuna” botoian.
    Gazteak klubera erakartzeko egiten diren jarduerei buruzko informaziorik ez dut aurkitu.
    Klubak aurkezten den txapelketak zeintzuk diren agertzen da.
    Bestelakoetaz hitz egiten badugu: galeríarik ez dago, bai ordea lagungarriak suertatzen diren argazkiak, harremanetan jartzeko telefonoa, bideoak…
    3. Kalifikazioa
    8,5

    4. Iñigo Ardanaz (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  6. Esan beharra daukat hasierako sarrera oso erakargarria iruditu zaidala. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez informazio iturri ezberdinak erabili ditu, elkarrizketa bat egiteaz gain instalazioak bisitatu dituzte eta internetetik lortutako bideo eta informazioa ere agertzen da. Bestalde, galdera guztiak ongi erantzun dituzte hizkuntzaren erabilera egokia erabiliz eta modu ulergarri eta argian antolatuta dago lortutako informazioa. Argazki ugari erabili dituzte IKAT-trensna erabili dute bideo bat txertatzeko, baian ez dago guztien parte hartzea ziurtatzen duen argazkirik.Nire kalifikazioa : 9

    Maialen Begoña Alvarez, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak fakultateko 1.maialako ikaslea.

    ResponderEliminar
  7. 1) Ebaluazio irizpideak aztertuz, blog honetan, datuak biltzeko orduan iturri ezberdinak erabili dituzte, hala nola, Etxarrira joan ziren talde osoa informazio bila eta bertan ardunadunekin hitz egin zuten. Gainera, sarreran esteka ezberdinak jarri dituzte infomazioa nondik lortu duten adieraziz. Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua modu ordenatu batean agertzen da, gainera informazioa bilatzea nahiko erraza da, izan ere, alderdi bakoitzean beharrezkoa den informazioa jarri dute eta azpi alderdiak ere jarri dituzte bilaketa errazagoa eginez. IKT tresnen erabileraren inguruan, esan daiteke, argazkiak izan direla gehien bat erabili dutena, izan ere, video bakarra dago eta hauek faltan botatzen dira. Bloga modu txukun batean egina dago, eta atal ezberdinak aurkitu daitezke, hala nola, kokapena, entreamendua, ibilbidea…
    Taldekide guztien parte hartzea nabarmentzen da blog honetan, izan ere, sarrera bat agertzen da eta bertan partaideek bloga egiteko eman zituzten pausuak azaltzen dituzte.
    Hizkuntzaren erabilpena ona da, izan ere, guztiok ulertzeko hizkuntza erabiltzen dute, gainera txukun idatzita dago.

    2) Klubaren sorrera azaltzeko, pilota elkartearen helburuak zehaztu dituzte bere historia azalduz, eta etorkizunean dituzten helburuen azalpena ere ematen dute. Klubaren tipología azaltzeko, bertan dauden pilotari kopurua eta kategoriak azaltzen dituzte, dena den, ez daude pilota eskolatik gertu dauden ikastetxeen azalpenik. Bestetik, istalazioei dagokionez, frontoi bakarra dute eta egunero okupatuta dagoela azaltzen dute, entrenamenduen ondorioz. Giza baliabideei dagokionez, entrenatzailea eta juntako kidea aipatzen da hasieran, beste ezer ez. Jendea erakartzeko, txangoak, erakusketak edota jaiak daudela azaltzen dute. Bestetik, elkartearen helburua aisia dela esaten dute, hala ere, konpetizioetan parte hartzen dute zenbait kasutan. Azkenik, musika, erlojua, kontadorea etab. Jarri dutela esan behar da, blogaren erabilpen ona eginez

    3) 8,5 bat jartzen diet.

    Uxue Berruete (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzen Fakultatea 1 maila)

    ResponderEliminar
  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak: Hasteko, informazio iturriei dagokionez, ikus daiteke elkarrizketa bat izan dutela Miguel Astorena, palako entrenatzailearekin eta web orrialde bateko informazioa hartu dutela. Testua ondo antolatua dago eta informazio orokorra ematen du, zehaztasunik gabe. IKT-ari dagokionez zenbait irudi agertzen dira baina ez da bideorik agertzen. Bloga erabilterraza eta argia da, baina ez ditu atal asko sakontzen. Ez da argi ikusten talde lana izan bada eta ortografia ez dute asko zaindu.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak: Instalazioen deskribapen orokor bat egiten du. Elkartearen historia eta etorkizunari buruzko informazioa ere ematen du eta entrenamenduaren metodologia ere. Txangoak, jaiak eta erakusketak bezalako ekitaldiak ere agertzen dira.
    3. Nire kalifikazioa 7 da.
    4. Gotzon Basaldua Otxoa. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak 1. maila.

    ResponderEliminar
  9. Blog hau aztertzen hasita esan dezakegu datuak jasotzeko gehienbat erabili dute baliabidea elkarrizketa moduaizan dela eta baita instalazioak ere bisitatu egin dituzte. Aurkezpen aldetik jarri dutena garbi eta argi dago nahiz eta puntu batzuk falta zaizkien, adibidez, gertuko ikastetxeak aipatzea. IKT tresnak ere erabili dituzte gehienbat argazkiak eta hizkuntza aldetik aberasgarria eta akatsik gabekoa egin dute.
    Blogaren ezaugarri zehatzei begiratuz gero ikusten da atal guztiak argi eta barbi daudela, nahiz eta agian ikatetxeei buruzko informazio pixka bat ondo etorriko litzatekeen
    Kalifikazioa: 8
    AITOR ETXEBARRIA ANSOTEGI (jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziaren 1.maila)

    ResponderEliminar
  10. Informazio iturri erabiltzen dituzte, elkarrizketa, erabilitako beste web orri baten lotura eta instalazioen bisita. Edukiek galderei erantzuten diete eta ordenaturik daude. Baliabide ugari erabili dituzte, audioak, bideoak eta argazkiak adibidez. Bloga erabilterraza da, argia eta erakargarria. Atal ezberdinetan banatuta dago, hala eta guztiz ere, nik azpiatal batzuk (instalazioak, kategoriak eta materiala) atal nagusi bezala jarriko nituzke errezago aurkitzeko. Kolaborazioa bermatu dutela suposa dezaket, Etxarrira egun pasa Joan zirela jarri dutelako. Ortografia akatsen bat badago.
    Instalazioei buruz mintzatzen dira eta ongi azaltzen dute. Gero ere, elkartearen sorrerari buruzko historia pixka bat kontatzen dute. Entrenamenduaren metodologiari, materialei, txapelketei eta helburuei buruz hitz egiten dute zehatz. Nire ustez hemen, nola jokatzen duten eta arauen atal bat falta dira eta kontaktu telefonoa ere gehituko nioke nik.
    Horrela, eta gai interesgarri bat landu dutenez gero, nire azken nota 9 da.
    Iraitz Etxarren (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  11. Blog erakargarria benetan.
    Informazio iturri ezberdin ugari erabili dituztela argi ikus daiteke eta gainera lagundu dietenei eskerrak ematen dizkiete, egokia iruditzen zaidana. Testua ordenatua dago baina kasu gutxi batzuetan pixka bat astuna egin zait. IKT-ak erabili dituzte, baina aztertu ditudan beste blog batzuetan bezala, taldeko argazkia falta dela uste dut bertako frontoian. Hori da arrazoia ez jakiteko kolaborazioan egin den edo ez. Hizkuntzaren erabileraren aldetik zuzena da. Ortografia akats nabarmenik ez dut aurkitu.
    Irizpide zehatzak gehio lantzea falta zaie. Hala nola jokamoldeak eta materiala. Hala ere instalazioak ondo daude. Gustatu zaidana ekitaldiena izan da. Beste blog batzuetan ez da ageri eta interesgarria iruditzen zait irteerak eta jaiak egiten dituztela jakitea. Horrez gainera, nesken egoera eta klubaren egoera partaide berriak izateko orduan, ondo azaltzen dute eta edozeinek jakiteko modukoa dela iruditzen zait. Nota:8,5
    Goizane Fdz de Gorostiza, 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  12. IRIZPIDE NAGUSIAK:

    Informazio-iturriak: Informazio iturri desberdinak erabili dituzte; bikain.
    Aurkezpenaren argitasuna: Ondo ordenatuta dago eta Taulak erabili dituzte; oso ondo.
    IKT- tresnen erabilera: Bideoak, argazkiak, link-ak eta musika erabili dituzte; bikain.
    Blogaren diseinua: Erabiltzeko erreza da eta oso erakargarria; bikain.
    Kolaborazio lana: Ez da argi ikusten kolaborazio lan hori, hau da, ez dute denak agertzen diren bideorik; nahiko ongi.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Euskararen erabilera egokia da eta ez ditu ortografia akatsik; bikain.

    Hau dena kontuan hartuta merezi duten nota 9 da.

    Mikel Aguado (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  13. Blogak, aurkezpen erakargarria dauka. Ez motza, ez luzea. Lehenengo atalean jartzen duen moduan, informazioa leku askotatik hartuta dago, atzetik lan handia egon dela zehazten duena.
    Irudi dexentekin, blogaren egitura argia eta irakurtzeko erraza dela esan beharra dago. Gainera IKT tresnen erabilera nabarmena da, informazioa gehitzeko. Galderei erantzun diete, era berean, emakumetan zentratzen den blog bat denez, emakumeen egoera aurkezten da, salatzeko modukoa. Ortografia akatsik gabe idatzita, oso ondo dago dagoela esango nuke. Nire kalifikazioa: 9

    Koldo Garcia, Jarduera Fisikoko eta Kirolaren Zientzietako ikaslea

    ResponderEliminar